Nola iritsi Ziabogara

 

Pasaia badiaren inguruan sortutako herria da eta bere inguruan sortutako hainbat jarduerei hertsiki lotua. Herri hau osatzen duten lau barrutiak badiaren edo egungo portuaren ertzean kokatuak daude.

Bere kokapenagatik, bi modu daude Pasai Donibanera iristeko. Bat, San Pedrotik motoraz itsasadarra zeharkatuta: bi barrutiak ezagutzeko modu bikaina; eta bestea autobusez edo autoz Errenteriarik, Lezotik barrena Donibaneraino. Behin bertara iritsita bere harrizko kale bakarra zeharka dezakegu, bere txoko bitxiekin liluratu eta kanalaren muturreraino iritsi. Ibilbidea amaituta ontziralekura joan gaitezke itsasadarra zeharkatu eta San Pedrora iristeko.