Jangela

 

Hiru giro ezberdindu daitezke:

40 lagunentzako jangela, Pasaiako badiara begira. Bertan karta zerbitzua eskaintzen da.
Ardotegia, giro informalagoan, ardo zuritan espezializatua, txakoli eta hemengo nahiz nazioarteko JDtan. Ardo beltzetan nabarmentzekoa CLAVER delakoa, Cuenca del Barbera JDkoa, upategi hau elkarte honena delako. Bestalde, Manu Mendez etnologoaren aholkularitzarekin eskaintzen ditugu: dastatzeak, produktuen aurkezpenak, uztartzeak eta maila ezberdinetako ikastaroak.
Herriko plazan, frontoiaren eta ontziralekuaren artean dagoen terrazan, establezimenduaren berezitasun guztiekin goza dezakegu, Pasaiako kaian lan egiten duten arrantza- nahiz merkantzia-txalupen joan-etorria ikusten dugun bitartean. Ordutegia: 12:00etatik 24:00etara jarraian.

 

Restaurante Ziaboga