Historia

 

Ziaboga jatetxea Jose Antonio Pinillosek inauguratu zuen 1988an, sareentzako biltegi zahar bat zena gaur egun jatetxearen terraza dena bihurtu zuen.

Pasai Donibaneren gune historikoan dago. Arrain eta itsaskien parrilladek ospetsu egin zuten eta gaur egun ere hori da etxearen berezitasunetako bat.

2005ean Pinillos jauna jubilatu zenean, elkarte batek erosi zuen jatetxea. Arte eta eliteko kirol munduko lagun batzuek osatzen zuten elkarte hori eta hauek Alex Barcenilla chefaren esku utzi zuten negozioaren zuzendaritza. Luis Irizarren eskolako lehen promozioko ikaslea izan zen Alex Barcenilla “Michelín jatetxe handietan” aritua.

Kontzeptu berri bat sortzea zuen helburu, jatetxea baino gehiago gastronomia maite dutenen topalekua, lehen gaiak gurtzeko tokia, produktu baten ezaugarriez jabetzeko lekua, zehazki sukaldetik bertatik.

 

 

Horretarako I+G talde bat dute Asier Legarda buru duena. Talde horretan urte-sasoiko produktuak oinarri hartuta beharrezkoa den informazioa lantzen dute ikastaroetarako, erakustaldietarako, dastatzeetarako, prentsarako artikuluetarako; edo besterik gabe jakin-mina, ezagutza edo zabalkundea asebetetzen dute batez ere euskal sukaldaritza tradizionalari buruzkoa, baina baita joera berri eta munduan zeharreko sukaldaritzari buruzkoa ere. . Horretarako herrialde desberdinetako sukaldariak gonbidatzen dituzte, jardunaldi gastronomiko interesgarrietan beren ezagutzak trukatzeko.

Ziaboga jatetxea.

 

Restaurante Ziaboga